telebista
ETB1en eta ETB2n
Marrazoen larruazalari buruzko erreportajea, 'Teknopolis'en
A.H.
EITB
Horrez gain, ON Zientzia bideo lehiaketaren sari banaketaren erreportajea eskainiko du saioak.
Aste honetan, marrazoen larruazalaz arituko da 'Teknopolis', zehazki, marrazo muturluzearen azalari buruz. Muturluzea itsasoko arrainik azkarrena da, eta 70 km/h har ditzake. Hala ere, abiadura hori ezin du gihar hutsen mugimenduaren bidez lortu. Aldiz, azalean du abiaduraren sekretua. Azal leuna izan beharrean, espikulak ditu. AZTIko Biologoek eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako talde batek aztertu dute marrazoaren larruazala, eta berau aprobetxatu nahi dute igeri egiteko jantzien eta itsasontzien diseinuan, eta 'Teknopolis'ek ikerketa hauen berri emango du.
Horrez gain, ON Zientzia bideo-lehiaketaren sari banaketari buruzko erreportajea eskainiko du saioak.
'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 13:30etik aurrera ETB1en, eta igandean, 09:30ean ETB2n.