telebista
Gaur goizean
Gure Esku Dago ekimena hizpide, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Zelai Nikolas legelaria izango dute gonbidatu ETBko albistegietan.
Zelai Nikolas legelaria izango dute gonbidatu gaur goizean 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan, eta berarekin, Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenaz eta honek jaso duen gizartearen babesaren ondoren, alderdi politikoek eman beharko dituzten pausuen inguruan arituko dira.
Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa ETB1en, eta horrez gain, Iker Bizkarguenaga, Jaime Tapia eta Ludger Mees solaskideak izango ditu 'Egun On Euskadi' saioan. ETB2ko 'ETB Hoy'n, Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu, eta ondoren, Silvia Intxaurrondok aurkeztutako analisi eta hausnarketarako tartean, eguneko albiste nabarmenenak aztertuko dituzte.
Fermin Etxegoien kazetaria, 'Entrada Libre'n
Vanessa Sanchezek, bere aldetik, Fermin Etxegoien kazetari eta idazlea elkarrizketatuko du 'Entrada Libre' saioan. Gonbidatuak, Zinegotzia eleberria aurkeztuko du, bere azkeneko lana, eta egun eguneko egoera politikoarekin oso harreman estua duena.