telebista
Gaur
ETBren udako programazioaren aurkezpena
Umore eta entretenimendu saio berri ugari izango dira udako programazioan, baita kirol emanaldiak, jaiei buruzko tarteak eta emanaldi bereziak ere. 11:00etan izan da aurkezpena La Perlan, Donostian.
Gaur, ekainak 13, Euskal Telebistak udarako prestatu duen programazioa aurkeztu du prentsaurrekoan. Ekitaldia Donostiako La Perlan egin da, 11:00etan.
Nobedade ugari egongo da programazioan, tartean hauek: 'Stars Izarrak Kalean', 'Itxuroso', 'Zirt Zart', 'Cuadrilla Busca Cita', 'Iñaki & CIA', 'No es País para Sosos' eta 'Sin Ir Más Lejos Verano'.
Halaber, umore eta entretenimenduzko saioez gaiz, albistegi eta aktualitateko magazinak, txirrindularitza, arrauna, pilota eta bestelako kirol emanaldiak, jaiei buruzko tarteak eta emanaldi bereziak izango dira ikusgai udan.
Gaurko aurkezpen ekitaldian saioetako aurkezleak eta katearen arduradun nagusiak egon dira.