telebista
22:15ean, ETB2n
Ana Urrutiak, adrenalina puri-purian izango du gaurko 'Implicada'n
A.H.
EITB
Bigantxa baten aurrean, Kaikuren traineruan arraunean, eta zine munduko trikimailuak ikasten ikusiko dugu aurkezlea.
Gaur, Ana Urrutiak erronka berri bat izango du. Mugako egoeren aurrean bere gorputzak duen adrenalina maila neurtuko du kirol mediku baten laguntzaz.
Adrenalina puri-purian izateko hainbat gauza egingo ditu aurkezleak. Zumarragako errekortariekin batera, bigantxa baten aurrean jarriko da; Jose Luis Kortaren laguntzarekin, Kaikuren traineruan arraun egingo du; eta zine munduko trikimailuak ikasiko ditu, besteak beste, arnes bati lotuta kotxe baten gainean abiadura handian joanda eta bere gorputza zine espezialistek egiten duten modura erreta.
'Impicada' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.