Itxi

telebista

12:00etan

EITBk 'Iñaki & Cía’ saioa aurkeztuko du gaur eguerdian

'Iñaki & Cía' saioa aurkezteko prentsaurrekoa izango da gaur eguerdian, EiTBren Bilboko egoitzan.

K2000k ekoiztutako 'Iñaki & Cía’ saioa datorren ekainaren 19an estreinatuko da ETB2n, eta astero pertsonaia ezagun baten eguneroko bizitzan murgilduko da Iñaki Lopez aurkezlea. Besteak beste, honako hauek izango ditu protagonista: Jon Kortajarena top model bilbotarra, Paco Etxeberria auzitegiko medikua, Loquillo musikari ezaguna, Cristina Almeida abokatua, Juanito Oiarzabal alpinista eta Ivan Fandiño toreatzailea izango dira saioan.

Prentsaurrekoan Joselu Blanco ETBren Programazio zuzendaria, Iñaki Lopez aurkezlea eta Blanca Baena produktore eragilea egongo dira.