telebista
22:15ean
'La Noche de... Clint Eastwood' berezia, gaur gauean, ETB2n
L.A.
EITB
Clint Eastwooden bizitzaren errepasoa egingo du saioak, eta El bueno, el feo y el malo filma eskainiko du.
Gaur gauean El bueno, el feo y el malo (Il buono, il brutto, il cattivo) filma eskainiko dutela eta, Clint Eastwood protagonista duen "La Noche de…" berezia eskainiko du ETB2k. Sergio Leonek zuzendutako filma Clint Eastwood famatu egiten hasten ari zen garaikoa da. Aktorearen ibilbideari errepasoa egingo dio Felix Linaresek, haurtzarotik hasita. Aktore lanetan izandako hastapenak ere gogoratuko ditugu, baita izar bihurtu zeneko garaiak, eta bere ibilbidean jasotako sariak ere. Bere familiaren berri ere emango digu Linaresek. Gainera, aktorea protagonista duten filmetako akatsak eskainiko ditu saioak "Los Gazapos de Clint Eastwood" atalean, eta haren esaldi gogoangarrienak gogoratuko ditu Felix Linaresek "7 frases de Clint Eastwood" atalean. Bukatzeko, "¿Sabían qué…?" atal berezian Clint Eastwooden inguruko bitxikeriak eta haren bizitzaren xehetasunak eskainiko ditu saioak.
El bueno, el feo y el malo
Spaghetti western (Espainian eta Italian eginiko westernei deitzen zaie horrela) generoko pelikulak 1960ko eta 1970eko hamarkaden artean jarri ziren modan, eta genero honetakoa da asteazkenean ikusgai izango dugun filma. Dolarraren trilogiako hirugarren eta azken atala da hau, eta beste bi hauek osatzen dute trilogia hori: Por un puñado de dólares eta La muerte tenía un precio.
AEBko sezesio-gerran, hilerri batean ezkutatuta dagoen altxorra aurkitzeko lehiatuko diren hiru pistolariren inguruko istorioa da. 'Ona', 'Gaiztoa' eta 'Itsusia' sari-ehiztaria, soldatapeko hiltzailea eta lapurra dira, hurrenez hurren. Hirurek bata bestearen laguntza beharko dute altxorra aurkitzeko, eta, hori dela eta, elkarrekin lan egingo dute, itxuraz behintzat.
Beraz, gaur gauean , 22:15ean, ETB2n, ezin duzue galdu zinemaren historiako klasikoetako bat: "La Noche de… El bueno, el feo y el malo".