telebista
Ostegun gauean
'Iñaki & Cia'ren estreinaldia ordutegi nagusian nabarmen
A.H.
EITB
Iñaki Lopezen saio berriak % 14ko audientzia zatia lortu zuen, eta, ondoren, 'Pablo Ibar, un vasco en el corredor de la muerte' bereziak, % 9,5ekoa.
'Iñaki & Cia' saioaren estreinaldia osteguneko ordutegi nagusian nabarmendu zen, eta eskaintzarik ikusiena bihurtu zen gaueko saioen artean. Jon Kortajarena Bilboko top model ospetsua izan zen Iñaki Lopezen saio berriaren lehendabiziko gonbidatua, eta bere eguneroko bizitzaz, lanaz eta hainbat gairen inguruan duen iritziaz aritu zen aurkezlearekin. Saioak % 14ko audientzia zatia lortu zuen, eta 366.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin eremuan.
Ondoren, '60 minutos' saioak eskainitako 'Pablo Ibar, un vasco en el corredor de la muerte' erreportajeak ere piztu zuen audientziaren ikusmina, eta % 9,5eko zatia lortu zuen. 211.000 ikus-entzuleek bat egin zuten erreportajearen emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.