Itxi

telebista

22:15ean

'El corazón indomable de Veronique', igandean, ETB2n

I.Z

EITB

Pelikula honen zuzendaria Karl Kases alemaniarra da, eta zine munduan filmografia zabala du.

Bi kapituluz osaturik dagoen El corazón indomable de Veronique izeneko filma emitituko da igandean ETB2n, 22:15etik aurrera. Karl Kases alemaniarra da drama honen zuzendaria, eta filmografia zabala du zinema munduan.

Luis XV.aren garaian girotutako filma da. Angelique (Bettina Zimmermann) eta Louis ahizpa Frantziako gaztelu batean lan egitera joango dira. Gaztelua Beaumarchais kondesarena da eta bertan zaldun eta damen arteko bizitzaren berri izango dute bi ahizpek, baita maila sozial altuko familia horien bizimodua eta errespetu falta nolakoa den.

Louis bortxatu egingo dute gazteluan, eta, hori dela eta, bere burua hilko du. Hori ikusita, Angeliquek gaztelua utzi eta ostatu batera joango da lanera.

Egun batean lanean ari den bitartean, Jean Baptiste Savignyko dukea (Stefan Jürgens) ostatu horretara lo egitera joango da, eta, hura ikusi bezain pronto, harekin maitemindu egingo dira.

Jean Baptistek Angeliqueri Parisera berarekin joateko eskaintza egingo dio, eta, honek baietza eman ondoren, Frantziako hiriburura joango dira. Hortik aurrera, bien arteko amodiozko istorioa hasiko da, eta horren alde gogor borrokatu beharko dute biek, garai hartan gaizki ikusita baitzeuden halako harremanak.

Ez galdu pelikula erromantiko hau!