Itxi

telebista

22:15ean

'Lo que queda en el desván' miniseriea, gaur, ETB2n

I.Z

EITB

Luzemetraiaren istorioa bikote gazte batek emakume baten gorpua aurkitzen duenean hasten da. Gazte horiek erosi berri duten pisuan sartu eta bertan aurkituko dute emakumea momifikatuta.

Gaur ETB2n BBC-k produzitutako Lo que queda en el desván seriea emitituko da 22:15etatik aurrera. Miniserie britainiar honen zuzendaria What Remains da.

Luzemetraiaren istorioa bikote gazte batek emakume baten gorpua aurkitzen duenean hasten da. Gazte horiek erosi berri duten pisuan sartu eta bertan aurkituko dute emakumea momifikatuta.

Hildakoa Melissa Young da, 2 urte arinago desagertutako emakume bat, baina inork denuntziarik jarri ez zuena. Len Harper detektibea erretiroa hartu baino egun bat lehenago gorpu honen notizia jasoko du eta ikertzea erabakiko du. Hasieran kausa naturalengatik hildako beste emakume bat dela uste den arren, detektibeak hilketa dela susmatzen hasiko da.

Bestetik, lau apartamentutan bizi diren komunitatea dago. Guztiek zerbait ezkutatzen dute ateen atzean, ume baten zain egongo den bikote gazte bat, lesbiana bikote bat ez dagoela erlazioko momenturik onenean, matematikaria den matematikari bat edota asko edaten duen kazetari bat bizi dira komunitate horretan.

Ez galdu Lo que queda en el desván miniseriea, gaur, 22:15etatik aurrera ETB2n.