Itxi

telebista

11. edizioa

'El Conquis'-en castingak egingo dituzte gaur Gasteizen

A.A.

EiTB

ETB2ko saioko lantaldea Canciller Ayala hotelean egongo da 09:00etatik 19:30 arte.

  • Iruñako castinga

    Iruñako casting-a

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren castinga egingo dute gaur, uztailak 7, Gasteizen. Abentura saioko lantaldea Arabako hiriburuko Canciller Ayala hotelean izango da 09:00etatik 19:30 arte, hamaikagarren ediziorako lehiakide bila.

Aurtengo lehendabiziko hautaketa ostiralean egin zuten Iruñean. Eta hurrengoak bihar eta etzi (uztailaren 8an eta 9an) izango dira EiTBren Donostiako egoitzan, eta uztailaren 10ean eta 11n EiTBren Bilboko egoitzan. Ordutegia berbera izango da beti: 09:00-19:30.

Horrez gainera, lehiakide izan nahi dutenek castinga online ere egin dezakete, 'El Conquistador'-ek eitb.com-en daukan webgunean aurkituko duten formularioaren bidez bideo bat bidalita.