Itxi

telebista

22:15ean

'Grupo salvaje' western klasikoa, gaur gauean, ETB2n

I.Z

EITB

1969ko Oscar sarietan bi izendapen jaso zituen, jatorrizko gidoi onenaren eta soinu-banda onenaren ataletan.

Grupo salvaje pelikula izango da ikusgai gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n. Sam Peckinpah zinema-zuzendariaren western klasikoak Oscar sarietan bi izendapen jaso zituen, jatorrizko gidoi onenaren eta soinu-banda onenaren ataletan.

Banku-lapur beterano batzuk legez kanpo dabiltza, Estatu Batuak eta Mexiko arteko mugatik gertu banku eta trenetan lapurretak egiten.

Sheriffak haserre eta sari-ehiztariak eta soldaduak atzetik segika dituztela, banku batean lapurreta handi bat egitera joango dira, baina herrian zain izango dituzte, teilatu eta eraikinetatik tiro eginez guztiak akabatzeko asmoz.

Mexikora ihesi, Pancho Villaren eta Mexikoko Gobernuaren tropen arteko liskarrak ezagutu ondoren, Estatu Batuetara itzuliko dira, Armadaren tren batean lapurreta eginez Mexikoko iraultzaileei laguntzeko.

Ez galdu klasiko hau!