telebista
22:15ean
Sor Lucia eta Aimar Olaizola, gaur gauean, 'Por Fin, Viernes' saioan
A.E
EiTB
Gazteen parrandak eta abortua izango dira saio honetan landuko dituzten beste gai batzuk.
Jon Bilbaok ostiralero ETB2n aurkezten duen 'Por Fin, Viernes' saioan bi elkarrizketa ezberdin ekarriko dizkigu. Batetik, Sor Lucia Caram moja izango da platoan. Bere twitter kontua beharrizan gehien dutenen ahots bilakatu da. Sor Lucia domingotar moja kontenplatiboa da, eta klaustro-bizitza, ikasketak eta bere erlijio elkartean duen bizitza ondo uztartzen ditu ahulenen aldeko gizarte jarduerekin. Bestetik, Aimar Olaizola pilotari nafarra ere izango da ostiraleko saioan. Une honetan dugun pilotaririk onenetarikoak bere aurpegirik ezezagunena erakutsiko digu.
Zer egiten dute gure seme-alabek gu lotan gauden bitartean? Galdera honi erantzuten saiatuko dira ere 'Por Fin, Viernes' saioko mahaian. Gazteek gauez egiten dituzten parrandak aztertuko ditu saioak. Gehiegikeriak Euskadin ere ematen direla erakutsiko digu saioak, ez bakarrik Mallorkan edo Saloun moduko tokietan.
Ostiral honetan jorratuko den beste gai bat abortua izango da: Eskubidea edo delitua da? Nork du azken erabakia? Gainera, bi aldiz abortatu duen emakume baten testigantza hurbilduko digu saioak.
'Por Fin, Viernes' gaur gauean ikusgai, 22:15ean, ETB2n.