telebista
16:15ean
'Rebeca, la primera esposa' minisaila, gaur arratsaldean, ETB2n
I.Z
EITB
Intriga eta maitasuna uztartzen dituen drama hau Alfred Hitchcock zinegile ezagunak eraman zuen lehen aldiz zinemetara.
Igande honetan, Rebeca, la primera esposa emitituko du ETB2k arratsaldeko 16:15etatik aurrera. Drama hau Riccardo Milanik zuzendutakoa da eta Daphne du Maurier idazlearen Rebecca eleberrian oinarritutakoa da. Intriga eta maitasuna uztartzen dituen drama hau lehen aldiz zinemetara Alfred Hitchcock zinegile ezagunak eraman zuen.
Telesail laburra bi kapituluz osaturik dago, eta Maxin De Winter aristokrataren inguruan arituko da. Ingelesa den dirudun honek Rebeca deitzen den emaztea galduko du, eta Montecarlon dagoenean andre amerikar bati laguntzen dion emakume gazte bat ezagutuko du. Handik gutxira, De Winter eta emakume gaztea ezkondu egingo dira, eta biak gizonaren Manderley jauregira joango dira bizitzera. Jauregian emazte berria ez da eroso sentituko, Rebecaren espiritua jauregian jarraitzen duela uste baitu emazte gazteak.
Gaur, ETB2n ez galdu minisail hau!