Itxi

telebista

Gaur gauean

'Vitoria-Gasteiz. La ciudad iluminada' saioaren estreinaldia, ETB2n

A.H.

EITB

Euskadiko hiriburuaren historiaren ikuspuntu ezezaguna eskainiko du dokumentalak, kultura eta musika abiapuntu modura hartuz. Gaur, 22:15etik aurrera.

ETB2k Vitoria-Gasteiz. La ciudad iluminada dokumentala estreinatuko du gaur telebistan. Euskadiko hiriburuaren historiaren ikuspuntu ezezaguna azalduko du kultura eta musikaren eskutik.

Izan ere, urteetan zehar kultur mugimendu ezberdinak jaio dira Gasteizko kaleetan. 1984an, adibidez, La Polla Records taldeak Salve diskoa argitaratu zuen, Euskadin bizi zen haserrealdi eta giro traketsaren erakusgarri. Berez lasaia zen Gasteiz hiria, halako fenomenoen epizentro bihurtu zen; besteak beste, Hertzainak, Cicatriz eta Potato taldeak bertan sortu ziren. Zergatik bihurtu ote zen Gasteiz 'Euskal rock erradikala' izenez ezagutu zen mugimenduaren hiriburu, nahiz eta taldeek izen hori onartu ez?

80ko hamarkada oparo hori abiapuntu gisa hartuz, Gasteizeko historiari errepasoa egingo dio dokumentalak, aurreko mendeetako gertakizun nabarmenenak gogoratuz. Horrez gain, hiriko egungo bizitza kulturalean murgilduko da: kulturaren munduan lan egiten duten hainbat gasteiztar ospetsuren testigantza jasoko du, eta besteak beste, FesTVal telebista jaialdia eta Jazz Jaialdia ezagutuko ditu.

Vitoria-Gasteiz. La ciudad iluminada dokumentala gaur gauean emitituko da 22:15etik aurrera ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea