Itxi

telebista

Audientzia

'No es País para Sosos' ordutegi nagusiko audientzia buru astelehenean

A.H.

EITB

Zeledonen jaitsieraren zuzeneko emanaldiak % 22,9ko sharea lortu zuen, azken urteetako ikusiena izanik. 'SIML' magazinak udako audientzia zatirik altuena eskuratu zuen.

Abuztuko lehenengo astelehenean, ETB2ren telebista eskaintzak audientziaren harrera ona lortu zuen. Udako daturik altuena bereganatu zuen kateak: % 10,6ko audientzia zatia.

'No es País para Sosos' saioa ordutegi nagusian audientzia buru izan zen, orain arteko daturik onena lortuz: % 14,5 sharea eta 286.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin esparruan. Ander Gonzalez eta Ramon Roteta sukaldariek Deba ibaiaren bidea jarraituz ibilbidea osatu zuten, Asier Illarramendi futbolaria lagun zutela.

Arratsaldean, Andre Mari Zuriaren festen hasiera eskaini zuen 'Sin Ir Más lejos' saioak zuzenean. Zeledonen jaitsieraren emanaldiak % 22,9ko audientzia zatia eta 128.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen. Azkeneko urteetako Zeledonen jaitsierarik ikusiena izan zen, eta pasa den urtekoak baina 7 puntu gehiago lortu zituen.

Horrez gain, Klaudio Landak aurkeztutako arratsaldeko magazinak uda honetako daturik onena izan zuen astelehenean: % 13,5eko audientzia zatia eta 230.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.