Itxi

telebista

16:15ean

'Tess la de los D'Uberville', gaur arratsaldean, ETB2n

L. P.

Euskal Telebistako bigarren kateak BBC entzutetsuak ekoitzitako 'Tess la de los D'Uberville' telesaila eskainiko du, igande bazkalostean.

'Tess la de los D'Uberville' (Tess of the d'Urbervilles) XIX. mendean girotutako amodio eta desio ezkutuen drama bat da. Igande arratsalde honetan, 16:15etatik aurrera, BBC telebista kate britainiarrak ekoitzitako telesaila ikusteko aukera izango dute Euskal Telebistako bigarren kateko ikusleek. Telesaila izen berarekin Thomas Hardy ingelesak idatzitako eleberrian oinarritzen da.

Eleberria opera, antzerki eta zinemarako hainbatetan moldatu da, eta, oraingoan, ETB2ko ikusleek telebistarako David Nichollsolek idatzitako eta David Blairrek zuzendutako telesaila ikusteko aukera izango dute. Antzezleen artean Gemma Arterton, Hans Matheson, Eddie Redmayne eta Ruth Jones aurkitzen dira.

Tess Durbeyfield neskato gazte, lirain eta xaloa D’Uberville familia boteretsu eta dirudunaren aurka borrokatzera behartuko du bere aita mozkorrak. Baina bidean Alec D’Uberville manipulatzailearen desiraren objektu iluna bilakatuko da. Etorkizuna idatzita dagoela zirudienean, Angel Clare gizon arduratsuarekin topo egin du. Bien arteko erlazioa loratzen den bitartean Tessek bihotza ireki eta ezkutatzen duen sekretua gordetzearen artean hautatu beharko du.

Ez ezazu telesail bikain hau galdu, igande honetako bazkalostean, ETB2n.