telebista
22:15ean
'El rio de la vida', larunbat gauean, ETB2n
I.Z
EITB
Robert Redfordek zuzendutako pelikula hau Norman Maclean idazlearen eleberriaren adaptazio bat da. Craig Sheffer eta Brad Pitt dira protagonistak.
-
Iturria: www.cosmopolitantv.es
Robert Redfordek zuzendutako El río de la vida pelikula larunbat gauean emitituko du, ETB2k. Protagonistak Craig Sheffer eta Brad Pitt dira, eta Oscarretan Argazki Onenaren saria jaso zuen.
Norman Maclean idazlearen eleberriaren adaptazio bat da, naturarekin eta erlijioarekin harreman estua duena. Redfordek zuzendutako beste filmetan bezala, lan txukuna egiten du pelikula honetan ere.
Filmak McLean anaien istorioa kontatzen du. Norman (Craig Sheffer) anai nagusia da eta gaztea denean unibertsitatera joatea erabakiko du. Bertan maitemindu egingo da, eta irakasle lanetan jarriko da.
Bitartean, Paul (Brad Pitt) anai txikia, artzaina den aitarekin geldituko da etxean. Paul kazetari lanetan arituko da, baina bere anaia ez bezala, arazoetan sartuko da.
Anaien bizitza lau oinarri nagusitan banatuko da: familia, erlijioa, handinahia eta arrantza. Norman herritik joatean, txikitan bi anaien artean emandako arazoak eta eztabaidak berriro ere hasiko dira. Bien arteko harremana mantendu dezakeen gauza bakarra arrantza izango da.