Itxi

telebista

23:00etan

ETB1ek 'Luis Mariano Herrikoia' kontzertua eskainiko du gaur

A.H.

EITB

Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunen artean, zita garrantzitsua eskainiko du Euskal Telebistak gaur arratsaldean 15:50etik aurrera.

Gaur arratsaldean, Euskal Telebistak 'Luis Mariano Herrikoia' kontzertua eskainiko du, uztailaren 19an Irunen grabatutako emanaldi handia. Abeslari irundarraren jaiotzaren mendeurrenean, Iruneko udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu, eta ETB1ek, hitzordu garrantzitsua eskainiko du: 180 kantari baino gehiago bildu zituen kontzertua. Ciudad de Irun musika bandaren laguntzarekin eta hiriko dantza eskola ezberdinen partaidetzarekin, Luis Marianoren hainbat abesti kantatu zituzten hiriko zortzi abesbatzek.

Abestiak, musika estiloaren arabera, bost bloke ezberdinetan banatu ziren, eta bloke bakoitzak, abestiez gainera, dantza ikuskizun bana eskaini zuen. Honako hauek izan ziren bost blokeak: Mexiko (Madrileko Cristina Guadaño Balletak dantzatu zuen); bloke euskalduna (Kemen Dantza Taldeak eta Eraiki Dantza Taldeak dantzatu zuten); Andaluziako blokea (Madrileko Cristina Guadaño Balletaren ikuskizunarekin); boleroen blokea (Carlos Zapirain eskolak dantzatu zuen); bals blokea (Miren Gomez akademiaren ikuskizunarekin); eta jazz blokea (Jazzarteren ikuskizunarekin).

Musika eta ahotsa ordea, Ciudad de Irun musika bandak jarri zuen, eta hiriko zortzi abesbatzek ere parte hartu zuten: Ametsa, Ametsa Gazte, Betiko Ametsa, Argoiak, Larreaundi, Nabartenea, Náyade, eta Luis Mariano Abesbatza. Guztira 180 kantari igo ziren eszenatokira. Fernando Etxeparek hartu zuen abesbatzen zuzendaritzaren ardura, eta Iñaki Gurrutxaga izan zen zuzendari musikala.

'Luis Mariano Herrikoia' gaur arratsaldean emitituko da, 15:50etik aurrera, ETB1en.