Itxi

telebista

Audientzia

'No es país para sosos' asteleheneko ordutegi nagusian audientzia buru

A.H.

EITB

'Teleberri'ren lehenengo edizioa albistegietan nagusi izan zen, eta ondorego 'Kirolak' saila, eguneko saiorik ikusiena.

'No es país para sosos' asteleheneko ordutegi nagusian audientzia buru izan zen, %15,5eko audientzia zatiarekin. Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek Bizkaiko kostaldean zehar bidaia gastronomikoa egin zuten, eta Eneko Van Horenbeke 'El Conquistador del Fin del Mundo'ko azkeneko edizioaren irabazlea izan zuten gonbidatu. Inoiz lortutako audientzia daturik altuena izan zuen 'No es país para sosos' saioaren asteleheneko emanaldiak, eta 323.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, 'Teleberri'ren lehenengo edizioa albistegietan nagusi izan zen, %21eko audientzia zatiarekin. Ondorengo 'Kirolak' sailak bere aldetik, %20,6ko audientzia zatia bereganatu zuen, eta eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin.