Itxi

telebista

22:20an

Udako abestiez, gaurko 'Donostiako Su Artifizialak' saioan

A.H.

EITB

Castelloko Marti pirotekniaren su-ikuskizuna eskainiko du saioak, 22:45etik aurrera.

0:23

Gaur gauean, Izaro Iraeta eta Agustin Ezenarrok Gazteako Julen Telleria eta Maider Gorostegi izango dituzte 'Donostiako Su Artifizialak 2014' saioan. Uda honetan entzuten diren kanturik entzunenen inguruan arituko dira gonbidatuekin: zein da uda honetako kantarik entzunena? Horrez gain, ostiralean Kursaaleko terrazan biek aurkeztuko duten ekitaldi baten inguruan arituko dira, haurrak eta euskara bilduko dituen ikuskizunaz, hain zuzen ere.

Bestalde, Maitena Salinas Goenkaleko aktorea ere izango dute gonbidatu Donostiako Aste Nagusia protagonista duen saioan, eta, besteak beste, telesailean duen pertsonaiari buruz arituko dira horrekin solasean. Halaber, Donostiako Aste Nagusian egiten dituen beste ekintzen inguruan ere galdetuko diote.

Nerea Aliasek haur piratek egingo duten abordatze txikiaren inguruko erreportajea ekarriko digu, eta Unai Etxabek Andre Maria egunaren bezperan donostiarrek nolako afaria prestatzen duten erakutsiko du.

Su artifizialen ikuskizuna zuzenean eskainiko du saioak 22:45ean. Ostegunean, Castelloko Marti pirotekniaren txanda izango da.

Ez ezazu galdu 'Donostiako Su Artifizialak 2014' saioa, gaur, 22:20an, ETB1en.