telebista
22:15ean
Krisiaren amaieraz, Santiago Niño Becerrarekin, 'Por Fin Viernes'en
A.H.
EITB
Horrez gain, Jon Bilbaok Enrique Villarreal 'El Drogas' elkarrizketatuko du; eta solasaldi mahaiaren inguruan, ebolaren epidemiaz arituko dira.
Gaur gauean, Santiago Niño Becerra ekonomialaria Jon Bilbaoren galderak erantzungo ditu 'PFV' saioan. Bera izan zen krisia aurreikusi zuen ekonomialaria, eta bere iritziz, uste duguna baino gehiago luzatuko da krisialdia. Bere datak emango ditu, eta herritarrei gehien inporta zaizkigun gaiak aztertuko ditu: soldatak, etxebizitzaren prezioa, langabezia, etab.
Bestalde, Jon Bilbaok Enrique Villarreal El Drogas elkarrizketatuko du, eta abeslariak bere bihotz handia erakutsiko du.
Amaitzeko, azkeneko astetan denon ahotan ibili den gaia aztertuko dute solasaldi mahaiaren inguruan: ebola birusa. Benetako arriskua ahal da? Kontrolik gabe hedatzen ari den birusa da? Honen harira, aberriratzeez, kontagioaz, bakunaz eta farmazia industria handiez arituko dira ostiraleko 'PFV' saioan.
'Por Fin, Viernes' gaur gauean emitituko da 22:15etik aurrera ETB2n.