Itxi

telebista

22:15ean

Gorbeiako gastronomiaz, Joseba Belokirekin, 'No es país para sosos'en

A.H.

EITB

Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek Gorbeiako parke naturalean barrena bidaia gastronomikoa egingo dute.

Gaurko 'No es país para sosos' saioan, Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariak Gorbeiako Parke Naturalean murgilduko dira bidaia gastronomiko paregabe batean.

Beraiekin batera, Joseba Beloki txirrindulari ohia izango da. Berak erabakiko du bi sukaldarien artean zeinek lortu duen tokiko gastronomiaren esentzia bere platerean igortzea.

Gorbeiako Parke naturala: goi mendiko gastronomia

Bi sukaldariak Zeanuriko basoan esnatuko dira, zuhaitzetan eraikitako egurrezko bi etxeetan. Zeanuritik Murgiara joango dira, eta bertan Joseba Belokirekin bilduko dira, 'Gorbeiako Pintxo' ospetsua jateko.

Ramonek, bere bakarkako ibilbidea hasteko, denboraldiko eztia dastatuko du Etxaguenen. Elosun ordea, bertoko buztingintza tipikoa ezagutuko du, eta Legution, itsaski-jan handia izango du.

Anderren abentura, Aramaion hasiko da, eta ondoren, Orozkora joango da txakoliz eginiko limonada edatera.

Bi sukaldariak Sarriako Parketxean bilduko dira berriro, eta bertan zaldiko gisatua dastatuko dute.

Bien arteko lehia gastronomikoa hasi aurretik, Gorbeia mendia gertutik ezagutu nahi izango dute sukaldariek, bakoitzak bere modura. Anderrek mendia igoko du, Juanjo San Sebastian mendizalearekin batera. Ramonek ordea, mendia jaitsiko du, rafting eginez. Joseba Belokirekin batera, 4x4 auto batean igoko da mendi gailurrera.

Gorbeiako gurutzearen parean burutuko dute sukaldariek asteleheneko erronka, itsaso mailatik 1500 metrora. Nor irabaziko du aste honetan? Ramonek ala Anderrek? Joseba Beloki epaiaren esku egongo da azken emaitza.

'No es país para sosos' gaur gauean emitituko da 22:15etik aurrera ETB2n.