telebista
22:55ean
Donostiako XXXVII. Txistulari Kontzertu Nagusia, gaur ETB1en
A.H.
EITB
Donostiako Aste Nagusiaren irekiera egunean grabatu zuten kontzertua, Konstituzio Enprantzan.
Larunbat gauean, Donostiako XXXVII. Txistulari Kontzertu Nagusia eskainiko du ETB1ek, jaien azkeneko eguneko su artifizialen emanaldiaren ondoren. Aste Nagusiaren irekieran urtero egiten den txistulari kontzertua da, eta hiriko Konstituzio Enparantzan grabatu zuten abuztuak 9an Euskal Telebistako kamerek.
Euskal Herri osoko 90 bat txistularik parte hartu zuten kontzertuan, Jose Ignacio Ansorenaren zuzendaritzapean, eta Xabier Otaegik egin zuen aurkezle lana.
'XXXVII. Txistulari Kontzertu Nagusia' gaur emitituko da, 22:55etik aurrera ETB1en.