Itxi

telebista

22:20an

Yogurina izango dute gonbidatu gaurko 'Bilboko Su Artifizialak' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Yannick Vergara aktore bizkaitarra izango dute lagun Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok.

Agustin Ezenarro eta Ilaski Serrano aurkezleek programa berezia dute prest gaurko. 22:20tik aurreraYogurina, Bilboko pertsonaia ezagunetako bat, izango dute gobidatu. Las Fellini hirukotetik ateratakoa da Yogurina, eta bere ikuskizun propioak egiten ditu kabaret estudioko musikarekin.

Ondoren, Yannick Vergara aktore bizkaitarra izango dute lagun. Aktoreak bere udari buruz hitz egingo du, Txinan ibili baita, eta hango komeriak azalduko ditu.

Unai Etxabek aurten, urtero legez, Bilboko konpartsek antolatu duten Aerobithoneko irudiak ekarriko dizkigu. Dantza eta kirola egiteko tarte ona izaten da.

Lierni Agirrezabalak, berriz, goizero Areatzan eta Zazpikaleetan zer aurkitu daitekeen erakutsiko du: Bilboko Udal Musika Bandako eguneroko kontzertua, Areatzako kioskoan, eta bertsolarien saioa, Zazpikaleetan.

Su artifizialak, gauero bezala, 22:45ean izango dira, eta Castelloko Peñarrojaren txanda izango da gaur.

'Bilboko Su Artifizialak 2014' saioa 22:20tik aurrera izango da ikusgai, ETB1en.