telebista
21:45ean
Marijaiari agur, gaur gauean 'Bilboko Su Artifizialak' saioan
A.H.
EITB
Iñigo Vicens personal trainerra, Ana Goitia kazetari bilbotarra, eta Martin Barriuso Kalamundia elkarteko kidea izango dituzte gonbidatu.
Gaur gauean, 'Bilboko Su Artizialak 2014' azkeneko saioa izango da, eta Agustin Ezenarro eta Ilaski Serranok zuzenean emango dute Marijaiaren agurraren berri.
Azkeneko saio honetako gonbidatuak, Iñigo Vicens personal trainerra, Ana Goitia kazetari bilbotarra, eta Martin Barriuso Kalamudia elkarteko kidea, izango dira.
Erreportajeei dagokienez, Unai Etxabek erraldoi eta buruhandiak azken egun honetan nola biltzen diren erakutsiko du, eta Lierni Agirrezbalak aldiz, Plaza Berriko giroaren berri emango du, urteroko Bilboko Udal Txistulari Bandak eskaintzen duen kontzertuaren inguruan.
Azken eguneko suak, Ourenseko Xaraiva pirotekniak izango dira, eta 22:45etik aurrera eskainiko dira zuzenean.
'Bilboko Su Artifizialak 2014' gaur emitituko da, 21:45tik aurrera, en ETB1.