telebista
22:15ean
‘Dragoi ehiztaria’ pelikula, gaur, ETB1en
Patxi Barkok zuzendutako filma izango da ikusgai ETB1en gaur gauean, 22:15etik aurrera. Asier Hormaza eta Itziar Ituño aktoreak dira pelikulako protagonista nagusiak.
‘Dragoi ehiztaria’ pelikula izango da ikusgai gaur, 22:15etik aurrera, ETB1en. 2012an estreinatu zuten flma, Patxi Barko zuzendari eta Angel Amigo gidoilari dituela.
Protagonista nagusiaren paperean murgilduko da Asier Hormaza aktorea, ETAko militante baten paperean, alegia. Euskal Herrian borroka armatuan jarraitzeko arrazoirik ez dagoela iritzita, Nikaragauako eta El Salvadorreko borroka armatuan parte hartzea erabakiko du. Haren barne kontraesanak nabarmenduko dira, bereziki semeak iraganari buruzko galderak egiten dizkionean.
Halaber, honako hauek ere aktore lanetan ibiliko dira pelikulan: Mikel Losada, Carlos Acosta eta Mikel Antero, besteak beste.
Gaur, 22:15etik aurrera, izango da ikusgai 'Dragoi ehiztaria' pelikula ETB1en.