Itxi

telebista

22:15ean

'Ander' film luzea, gaur gauean, ETB1en

I.Z

EITB

Film honek harrera oso ona izan zuen zinema-jaialdietan, eta hainbat sari irabazi ditu munduan zehar, besteak beste, CICAE saria, Berlinalen.

0:34

Gaur gauean, Ander Roberto Caston zuzendariaren film luzea emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en. Euskaraz grabatutako film honek homosexualitatea jorratzen du, eta gay eta lesbianak babesten dituen Berdindu plataformak finantzatu zuen.

Film honek harrera oso ona izan zuen zinema-jaialdietan, eta hainbat sari irabazi zituen munduan zehar, besteak beste, CICAE saria, Berlinalen.

Ander Arratiako herri txiki batean bizi da, baserritarra da eta ama eta arrebarekin bizi da. Lan asko egiten du etxean, baina ez da kexatzen.

Egun batean, Ander mendian behiak zaintzen dagoen bitartean, musika entzuten ari dela, erori eta hanka hautsiko du. Ondorioz, baserrian laguntza beharko du, eta familiak Durangaldean lanean ari den Jose izeneko gazte perutar bat kontratatzea erabakiko du.

Jose heldu bezain laster, Anderrek dituen 40 urteetan inoiz izan ez dituen sentimendu bereziak sentitzen hasiko da, eta perutarrarekin maitemindu egingo da. Hortik aurrera, bere bizitzan aldaketak jasaten hasiko da, eta, hasieran kontra egiten saiatu arren, azkenean bere barruko sentimenduak azaleratuko dira.

Ez galdu euskal pelikula hau!