telebista
Futbola eta estropadak
Real Union-Sestao River, zuzenean, ETB1 eta eitb.eus-en
A.H.
EITB
Euskal Telebistak gainera, Protugaleteko Ikurrina eskainiko du zuzenean.
Gaur, Real Union eta Sestao River taldeen arteko bigarren B mailako partida eskainiko du Euskal Telebsitak zuzenean, 16:00etatik aurrera, 'Zilarrezko Futbola' saioaren barruan. Xabier Anduezak eta Juanan Larrañagak egingo dute norgehiagokaren kontakizuna, eta Iban Bengoetxeak egingo ditu protagonisten elkarrizketak Irungo Gal Stadiumen. Emanaldia ETB1en eta eitb-eus webgunean izango da ikusgai.
Ondoren, Portugaleteko Ikurrinarekin bat egingo dute Euskal Telebistako kamerek. San Miguel ligako estropaden kontakizuna Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb-eus webgunean.