telebista
Audientzia
'No es País para Sosos'ek audientziaren babesa jaso du berriz ere
A.H.
EITB
Aiara haraneko gastronomian zehar egin zuten ibilbideak %11,7ko audientzia zatia eta 285.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.
Ander Gonzalez eta Ramon Roteta sukaldariek gidatzen duten 'No es País para Sosos' saioak audientziaren babesa izan du berriz ere. Euskal Herriko lurralde ezberdinetako gastronomian zehar bidaia egiten dute astero, eta astelehen honetan Aiara haranean izan ziren Iturralde Gonzalez futbol epaile ohiarekin. %11,7ko audientzia zatia eta 285.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.
Bederatzigarren atal honetan lortutako datuek saioaren arrakasta berretsi dute. Orain arte, bataz beste, %11,6ko audientzia zatia eta 281.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du.
Datorren astean, Enkarterrietako gastronomia ezagutuko dute, Javier Anton aktorearen eta Aimar San Miguel 'Masterchef Junior'eko lehiakidearen laguntzaz.