telebista
22:00etan
'Un pequeño cambio' filma, gaur gauean, ETB2n
Jennifer Aniston eta Jason Bateman protagonista dituen komedia erromantiko hau emango du ETB2k gaur (22:00). Baster izeneko eleberrian oinarrituta dago filma.
Un pequeño cambio (2010) Josh Gordon eta Will Speck zinemagileek zuzendutako komedia erromantikoa eskainiko du gaur gauean ETB2k. Protagonista nagusiak Jennifer Aniston eta Jason Bateman dira, baina nabarmentzekoak dira filmean azalduko diren beste izen hauek ere : Thomas Robinson, Patrick Wilson eta Juliette Lewis.
Jeffrey Eugenides idazlearen Baster eleberriaren egokitzapena da Euskal Telebistak emitituko duen pelikula. Eugenidesek Pulitzer saria irabazi eta Las virgenes suicidas liburua ere idatzi zuen.
40 urte beteta, Kassiek (Jennifer Aniston) ez du oraindik bere printze urdina aurkitu, baina gehiago ez itxarotea erabaki, eta intseminazio artifizialera joko du haur bat izateko. Zazpi urte igaro ondoren, New Yorkera itzuliko da, eta Wally bere lagun onenarekin geratuko da. Wally oso neurotikoa da eta zalantzaz beteta dago beti, baina bitxia bada ere, Kassieren semea (Thomas Robinson) gero eta hurbilago sentituko du. Lotura estua eta ulertezina sortuko da bien artean, eta pixkana-pixkanaka umeak bere mania eta gauza arraroak dituela konturatuko da.
Un pequeño cambio, gaur gauean, 22:00etan, ETB2n.