Itxi

telebista

ETB1en eta ETB2n

Ander Martinez de Albeniz ingeniari tolosarrarekin, 'Teknopolis'en

A.A.

EiTB

Europako Espazio Agentziaren misio garrantzitsuenean dihardu lanean, Rosetta zundaren mugimendu eta maniobrak kudeatzen dituen lan-taldean.

Ander Martinez de Albeniz ingeniari tolosarra elkarrizketatu dute aste honetan 'Teknopolis' saioan. Anderrek Europako Espazio Agentziaren Kontrol Zentrorako egiten du lan, Fly Dynamics taldean. Talde honen ardura da Rosetta zundaren mugimendu eta maniobra guztien aginduak bidaltzea. Une honetan Rosetta da ESAren misio izarra; izan ere, azaroaren 12an, dena ongi badoa, Rosettak daraman azpizunda batek (Philae-k) kometa batean lur hartuko du, eta hari buruzko datuak bidaltzen hasiko da. Dena dela, Anderrek dioen bezala, misioa dagoeneko arrakastatsua da. Lurretik milioika kilometrora dagoen kometa batengana iristea lortu dute eta Rosetta bera ere ari da kometari buruzko informazioa bidaltzen.

Gertutik atalean, EHUko Fisiologia Saileko laborategi batean sartuko dira. Hemen ugalketa lagundua ikertzen duen ikertzaile-taldea ezagutuko dute.

Orain Hemen tartean, ArrowHead jardunaldiei buruz mintzatuko dira, eta, amaitzeko, Saltillo eskola-ontzian bidaia egingo dute. Nautika eta Itsas Makineriako ikasleek belaontzi historiko honetan egiten dituzte praktikak. Hondarribitik Mutrikurako bidaia egingo dute bertan.

Iñaki Leturiak gidatzen du 'Teknopolis' saioa. Gaur izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en eta igandean, 09:30ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea