Itxi

telebista

Gaur goizean

Podemoseko Lander Martinezekin, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Formazioaren Bizkaiko bozeramaileak egun-eguneko egoera politiko, ekonomiko eta sozialaren inguruko hausnarketa egingo du.

Lander Martinez Podemos/Ahal dugu formazioaren bozeramailea da Bizkaian, eta gaur goizean, 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan izango da gonbidatu. ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriaren galderei erantzungo dizkie, eta horrez gain, Oscar Rodriguez, Niko Moreno eta Eider Mendoza kolaboratzaileak solasaldi mahairen inguruan bilduko dira.

ETB2n, Olaia Urtiagak egingo dio elkarrizketa Lander Martinezi, 11:55etik aurrera, eta ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatzen duen saioak eguneko albisteen berri eman eta egun-eguneko gaien analisi sakona egingo du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea