telebista
22:15ean
Juan Carlos Monederori elkarrizketa, gaur gauean, 'PFV' saioan
EiTB
Horrez gain, Antonio Alvarez Solis eskarmentuko kazetaria programan izango da.
Gaur gauean, Juan Carlos Monedero Podemos alderdiko ideologoa elkarrizketatuko dute, 'Por Fin Viernes' saioan. Azkenaldiko ustelkeria kasuek areagotu egin dute herritarren amorrua eta haserrea, eta horiek alderdi horren ospea nabarmendu egiten duela ematen du.
Monedero Hugo Chavezen idazlea eta aholkularia izan da, eta ez du inor axolagabe uzten. Askotan kritikatu dute Boliviako chavismoarekin ustez duen loturagatik, baita ETAren eta segurtasun indarren jarreraren inguruan egin dituen adierazpenengatik ere. Programan, azken ustelkeria kasuak eta bere erakunde politikoaren barne prozesua aztertuko ditu.
Antonio Alvarez Solis ere izango dute gonbidatu. Kazetariak botereak eragiten duen beldurrari nola aurre egin azalduko du, eta egoera horiek jasaten erakutsiko du.
'Por Fin, Viernes' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.