Itxi

telebista

ETB1en eta ETB2n

'Loreak' filmaren zazpi 'making of' eskainiko ditu ETBk

Filmaren grabazioari eta barruko kontuei buruzko zazpi bideo labur eskainiko ditu Euskal Telebistak. Zazpi bideo hauek EITB Nahieran atalean ikusgai daude jada.

  • Loreak

    Loreak

Loreak filma grabatzeko lanetan hartutako irudiekin eginiko zazpi bideo eskainiko ditu ETBk. Urriaren 31n estreinatu ztela-eta, ekoitzi eta filmatzeko lanak nolakoak izan ziren ikusiko dugu making of hauetan.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga tandemak zuzenduriko bigarren filma da, eta Nagore Aranburu, Itziar Aizpurua eta Ane Gabarain dira protagonista nagusiak. Irusoin eta Moriarti Produkzioak ekoiztetxeen lan honetan, ETBk ere hartu du parte, eta euskaraz grabatutako lehen filma izan da Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzen.

Drama honetan, loreen eraginez bizimodua aldatu duten hiru emakumeren istorioak kontatzen dira. Anek, Lourdesek eta Terek oso bizitza ezberdinak dituzte, baina ezaugarri bera dute komunean: hurbileko norbait galdu dute. Bakoitzak era batera egingo dio aurre maite duten pertsona horren heriotzak utzitako zuloari, baina betiere lore-sortak inguruan dituztela. Loreek lurperatutzat emandako sentimenduak azaleratuko dituzte, eta edertasunaren, dueluaren eta agurraren metafora baino ez dira izango.

'Txoriene' gastronomia saioaren aurretik ikusi ahal izango dira ETB1en (13:20 aldera); ETB2n, ordea, 11:20an egongo dira ikusgai. Gainera, zazpi bideo hauek EiTB Nahieran atalean ikusgai daude jada.