Itxi

telebista

Gaur, ETB1en

Superluma pisuko munduko txapelketa ederra, 'Boxeo Izarrak'en

A.A.

EiTB

Mikey Garcia eta Juan Carlos Burgos izango dira aurrez aurre.

  • Pedro Mari Goikoetxea. Argazkia: EiTB

    Pedro Mari Goikoetxeak egingo digu kontakizuna 'Boxeo Izarrak' saioan. Argazkia: EiTB

Munduko txapelketa batekin hasiko da gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioa. Mikey Garciak eta Juan Carlos Burgosek neurtuko dituzte indarrak. Garciak orain arteko 33 borrokaldiak irabazi ditu eta, gainera, 28 k.o. bidez. Beraz, pisu horretarako jotzaile beldurgarria da. Burgos mexikarrak ere borrokaldi bakarra galdu du eta beste bi berdindu. Boxeolari gogorra eta kementsua da.

Bigarren neurketan boxeolari gazte bat ezagutuko dugu: Dusty Harrison. 20 urte baino ez ditu eta orain arteko 22 borrokaldietan nagusitu da.

Azkenik, Puerto Ricoko izar berri bat aurkeztuko digute: Alberto Machado.

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dute hiru borrokaldien kontakizuna, 00:35etik aurrera, ETB1en.