telebista
Kirolak
Laboral Kutxa-Galatasaray eta Olaizola II-Olaetxea, gaur gauean
A.A.
EiTB
ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango dira Euroligako saskibaloi partida eta lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako norgehiagoka.
-
Laboral Kutxa. Argazkia: EiTB
Gaurko ETBren kirol eskaintza saskibaloiarekin hasiko da. 20:30etik aurrera, Euroligako Laboral Kutxa-Galatasaray partidaren berri emango dute Asier Arangurenek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak, Gasteizko Buesa Arenatik.
Saskibaloia amaitutakoan, Donostiako Atano III.a frontoiarekin egingo du bat ETBk, bertako pilota jaialdia eskaintzeko, Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Ibon Gaztañazpiren kontakizunarekin. Aritz Lasa-Cecilio eta Mendizabal III-Merino II bikoteak izango dira aurrez aurre atarikoan. Ondoren, Aimar Olaizolak eta Mikel Olaetxeak lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako norgehiagoka jokatuko dute. Amaitzeko, promozioko txapelketako neurketa jokatuko dute Gorkak eta Altuna III.ak.
Bi emanaldiak ETB1en eta eitb.eus webgunean zuzenean jarraitu ahal izango dira.