telebista
22:15ean
'Victoria' film norvegiarra, gaur, ETB2n
EiTB
Gaur, ETB2en, Victoria film norvegiarraz gozatu ahal izango dugu. Knut Hamsun idazlearen nobelan oinarrituta, filmak gizarte-mailen arteko diskriminazioa du gai nagusi.
Gaur, ETB2n, Victoria film norvegiarraz gozatu ahal izango dugu. Knut Hamsun idazlearen nobelan oinarrituta, aktore gazte eskandinaviarren aldeko apustua egiten du filmak.
Victoria 2013ko produkzioa da, Torun Lian gidoilari eta idazleak zuzendutakoa. Drama honek Bill Skarsgård, Jakob Oftebro eta Iben M. Akerlie ditu protagonista, hirurak Eskandinaviako aktore oso gazteak.
Filma XIX. mende amaierako Norvegian dago girotuta, eta gizarte-mailen arteko diskriminazioa du gai nagusi. Victoria lur-jabe garrantzitsu baten alaba da, luxuz beteriko bizitza bizi duena. Johannes, Victoriaren familiaren gazteluko langile gaztea, modu apalagoan bizi da. Bi gazteak maitemindu egingo dira eta familia zein gizartearen hamaika oztoporen aurka borrokatu beharko dute.
Victoria, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.