telebista
ETB1en eta ETB2n
Tunelak hizpide, aste honetako 'Teknopolis' saioan
A.A.
EiTB
Beasain eta Olazti arteko tren ibilbideko tuneletan barrena ibiliko dira eta Deskargako mendatean eraikitzen ari diren tuneleko lanak nola doazen erakutsiko dute.
Tunelak izango dira protagonista aste honetako 'Teknopolis' saioan. Norteko Ferrokarrilaren 150. urtemuga izango dute abiapuntu. Garai hartarako izan zen obra ikaragarria ezagutu asmoz, tren horretan bidaia egin du 'Teknopolis'eko lan-talde batek. Madril eta Paris lotu zituen trenbidearen azken zatia Beasain eta Olazti artekoa izan zen. Zatirik zailena izan zen, oso menditsua zelako eta tunelak eta zubiak eraiki behar izan zituztelako. Punta-puntako ingeniaritza-lanak izan ziren garai hartarako.
Iraganetik orainera salto eginez, Deskargara joko dute, XXI. mendean tunel bat nola egiten den ikusi asmoz. Tunelaren ibilbidea dagoeneko zulatuta dago, Deskargako bi magaletan sarrera/irteera du, baina, orain, hormak eta sabaia egonkortzeko lanetan ari dira. Ikusgarria benetan.
15 urte atalean, Mont Blanc-eko tunela izango dute hizpide; 2002an, tunela berritu zutenean, egindako erreportajea berreskuratuko dute
Amaitzeko, argazki lehiaketako saria banatuko dute, uztaila eta urria bitartean jasotako udako argazki onenari.
Iñaki Leturiak gidatuta, 'Teknopolis' saioa gaur egurdian izango da ikusgai ETB1en, 13:30ean, eta bihar, igandean, ETB2n, 09:45ean.