Itxi

telebista

23:30ean

'Bizitzen jakin, hiltzen jakin', gaur gauean, 'El Dilema' saioan

Munduko alde honetan nola bizi garen eta nola hiltzen garen eztabaidatuko dute astelehenean, 23:30ean.

  • JUan Carlos Etxebarria. Argazkia: EiTB

    Juan Carlos Etxebarria, 'El Dilema' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

Gaur, Juan Carlos Etxebarriak aurkezten duen 'El Dilema' saioan, munduko alde honetan nola bizi garen eta nola hiltzen garen eztabaidatuko dute. Antsiolitikoen erabilerak eta horrek eragindako portaera aldaketak adierazten duenez, askotan ez dugu jakiten zer den ondo bizitzea. Heriotzari dagokionez, beldurra ematen duen eta tabu moduan hartzen den gaia izaten da. Materialismoa, poztasunaren bilaketa, bizitzearen gozamena eta beste hainbat gai eztabaidatuko dituzte asteleheneko saioan.

Juan Jose Zarranz neurologoa, Iñaki Olaizola antropologoa, Izaskun Andonegi erizaina, Guille Viglione publizista, Arantxa Urretabizkaia idazlea, Imanol Querejeta psikriata eta Felix Garitano apaiza izango dira saioko gonbidatuak.

'El Dilema' gaur eskainiko du ETB2k, 23:30ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista