Itxi

telebista

22:30ean

'El reencuentro', Gisasola eta Roderoren arteko topaketa, gaur, ETB2n

EITB

EiTB

Dokumentalak Carmen Gisasola eta Andoni Alza preso ohiek Rosa Roderorekin, 1993an ETAk hil zuen Joseba Goikoetxea ertzainaren alargunarekin, izandako elkarrizketa luzea bildu du.

0:45

Duela urtebete, Joseba Goikoetxearen erailketaren 20. urtemugan antolatutako omenaldian, elkartu ziren lehen aldiz Carmen Gisasola eta Andoni Alza Langraitz bidea hartu duten preso ohiak Rosa Roderorekin. 2013ko azaroaren 22an, hedabide guztiek erreparatu zioten hiruren arteko elkarrizketari, eta baita ondoren elkarren arteko besarkadari ere. Irudi berri hark barkamen eta adiskidetze garai berria zabaldu zuen.

El reencuentro dokumentalean, Alzak eta Gisasolak ETAko kide gisa egindako ibilbidea gogoratu dute, eta baita ETAtik nola urrundu ziren ere. Alderdi Popularraren kartzela-politikaz eta ezker abertzalearen blokeoaz hausnarketa kritikoa egingo dute.

Kartzelan 24 urte eman ondoren, Carmen Gisasola aske gelditu zen astelehenean. Gisasolak Langraitz bidea hartu zuen, eta Zaballako (Araba) kartzelan ari zen zigorra betetzen bost hilketarengatik.

Azaroaren 10ean ETBk eskaini zuen Reconciliación dokumentala egin zuen talde berak egin du El reencuentro ere. Reconciliación lanak bateko eta besteko indarkeriaren biktimen seme-alaben testigantzak bildu zituen.

Filmak TVk eta Newmedia Euskadik egin dituzte bi ekoizpenak. Fermin Ayo egilearekin batera, besteak beste, Maite Ibañez eta Begoña Atin gidoigileak eta Iñigo Camino jatorrizko ideiaren sortzailea aritu dira lanean. Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Elkarbizitzarako Idazkaritzaren babesa izan dute bi lanek.

Ez galdu El reencuentro dokumentala, gaur, 22:30ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • ETA albisteak