Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Gomaespumako kideek egun eguneko gaiak aztertuko dituzte 'PFV'en

EITB

Genero indarkeria, monarkia eta Noos kasua, eta igandeko lau eta erdiko finala ere hizpide izango ditu Jon Bilbaok gidatutako saioak.

  • Guillermo Fesser eta Juan Luis Cano. Argazkia: EiTB

    Guillermo Fesser eta Juan Luis Cano, Gomaespumako kideak. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Guillermo Fesser eta Juan Luis Cano Gomaespumako kideak 'Por Fin, Viernes'en izango dira, aktualitatea umorearen ikuspuntutik aztertzen.

Iñaki Anasagasti ere izango dute platoan, Una monarquia nada ejemplar liburuaz hizketan. Borbon familiaren hainbat sekretu ezagutzera emateaz gain, Noos kasuaren azken ordua ekarriko digu.

Bestalde, genero indarkeria landuko dute 'PFV'en. Zoritxarrez, egun eguneko gaia da Euskadin, astelehenean Otxarkoagan eta asteazkenean Abadiñon izandako gertaeren ondoren. Angela Magaz psikologak eta Miguel Angel Belza abokatu kriminologoak gaia aztertuko dute Jon Bilbaorekin.

Amaitzeko, Olaizola II eta Martinez de Irujoren artean igandean jokatuko den lau eta erdiko finalaren harira, gonbidatu berezia izango dute platoan: Mikel Goñi.

'Por Fin, Viernes' gaur gauean emitituko da 22:30etik aurrera ETB2n.

.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista