telebista
Gabon Gauean
Realeko jokalariak, mutil eta neskak, 'Euskal Kantuen Gaua'n
A.E.
EiTB
'Olentzero' abestuko dute Gozategi Anaiekin.
-
Realeko jokalariak eta Goategi Anaiak. Argazkia: EiTB
Imanol Agirretxe, Jon Ansotegi, Joseba Zaldua eta Jon Gaztañaga, Realeko gizonen taldeko jokalariak, eta Aintzane Encinas, Leire Fernandez, Ainhoa Vicente eta Uxue Garmendia, emakumeen taldekoak, Gozategi Anaiekin batera, 'Olentzero' abestu dute Gipuzkoako Poliklinikan. Emaitza 'Euskal Kantuen Gaua' saioan izango da ikusgai, Gabon Gauean, ETB1en, 23:15ean.
Realeko jokalariez gainera, beste hainbat pertsona ezagunek parte hartuko du 'Euskal Kantuen Gaua' saioan: Athleticeko jokalariak Kepa Junkerarekin; Eibarrek eta taldeko zaleek; Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak eta Ziburuko Kaskarotenea ikastolako ikasleak; El Consorcio musika taldea; Ander Gonzalez eta Ramon Roteta, Juan Mari eta Elena Arzak, Fernando Canales eta Martin Berasategui sukaldariekin, eta Oinatz Bengoetxea eta Pablo Berasaluze pilotariak, besteak beste.