telebista
22:30
Egibarrek eta Maurak 2014 urteari errepasoa egingo diote gaur, 'PFV'en
EITB
Horrez gain, programak 'Lobo' izenarekin ezagutzen den operazioa izango du mintzagai. 40 urte betetzen dira Mikel Lejarzak ETA talde terroristan sartzea lortu zuenetik.
Aste honetako 'Por fin, viernes' saioan 2014 urteari errepasoa egingo diote, Joseba Egibarren (EAJ) eta Eduardo Mauraren (Podemos) eskutik. Krisiak eragindako ondorioak euskobarometroaren datuen atzean daude?
Horrez gain, Jon Bilbaok gidatzen duen programak Fernando Rueda izango du gonbidatu. Rueda espioitzaN eta Espainiako zerbitzu sekretuan aditua da, azken urteotan frogatu duen bezala. Bera izan zen Mikel Lejarzak ETA taldean egindako infiltrazioaren berriemailea. Aurten 40 urte betetzen ditu 'Lobo' izenarekin ezagutzen den operazioak, eta Fernando Rueda Mikel Lejarzari buruz mintzatuko da.
Amaitzeko Ramon Barea aktorea eta umorista izango da programan. Barea bere ibilbide profesionalari buruz arituko da, eta aktualitatearen bere ikuspegi propioa emango du.
'Por Fin Viernes' ostiralean emititzen da, 22:30ean, ETB2n.
ETB2n.