telebista
Laburpena
Tasiok jokoa galdu du eta Sexy Black lehiatzeko izendatu dute
Immunitate jokoak ez du inor utzi gustura, eta batzarrean zazpi izendapen jaso ditu Sexy Blackek. Kapitainek mutilen taldeko beste kide bana izendatu beharko dute gaur ‘El Conquistador’ saioan.
Aste honetako immunitate jokoak ez du inor gustura utzi. Batetik, jokoa bi taldeetako batek ere ez zuenez bukatu, izendapenak ez zituztela egin beharko uste zuten mutilek. Bestalde, neskek lau egun daramatzate jan barik, eta, saririk jaso gabe gelditu izanaren ondorioz, beste gau bat eman beharko dute jakirik gabe.
Hala eta guztiz ere, edozein erronkaren aurrean irabazteko moduan direla erakutsi dute neskek beste behin. Oihana, gainera, eragiketa matematikoak egiten lasai egon zen, eta, hortaz, Tasio egoera arriskutsuan jarri zuen.
Taldeko ‘ardi beltza’?
Mutilen taldeko batzarrean, zazpi izendapen jaso zituen Sexy Blackek, eta, hori ikusita, taldeko ‘ardi beltza’ dela esan du.
Eneko ere ez dabil batere lasai. Jokoan erakutsi duen jarrera arduragabea eta horren kexu eta mehatxuak ez datoz bat kirolari on baten irudiarekin. Roberto Laisekak, bestalde, bere bidetik jarraitzen du, eta ez dio inori iruzurrik egiten.
Mutilen taldeko beste kide bana izendatu beharko dute kapitainek gaur gauean, ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko hirugarren ataleko bigarren zatian, 22:30etik aurrera, ETB2n.