telebista
00:05ean
Ongizate-estatuaren egoera aztergai, gaurko 'El Dilema'n
EITB
Gaur egungo eredua jasangarria ote den aztertuko dute, eta krisialdiak oinarrizko zerbitzu publikoetan izandako eragina azalduko dute.
-
Juan Carlos Etxeberria
Juan Carlos Etxeberriak aurkeztuta, ongizate-estatuaren iraunkortasunaz eta gaur eguneko egoeraz arituko da gaurko 'El Dilema' saioa. Solasaldirako mahaiaren inguruan, krisialdiak oinarrizko zerbitzu sozial eta laguntza publikoetan izandako eragina aztertuko dute, eta biztanleriaren babes sozialaren murrizketetan eragina izan duten beste faktore batzuk ere aztertuko dituzte: populazioaren zaharberritzea, immigrazio fluxuak eta politika publikoak. 'El Dilema' saioak gaur eguneko ongizate-estatuaren jasangarritasuna eta eredu hori aldatzeak ekarriko lituzkeen kostu sozial eta ekonomikoak aztertuko ditu asteazken gauean.
Solasaldirako mahaiaren inguruan, honako kolaboratzaileak bilduko dira: Fernando Fantova, gizarte-aholkularia; Enrique Portocarrero, CEV (Círculo de Empresarios Vascos) enpresaburuen elkarteko zuzendaria; Gonzalo Fanjul, porCausa Fundazioko ikerlaria; Coro Amunarriz, Gipuzkoako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko presidentea; Xabier de Maza, enpresari eta ekonomista; Angel Resa, kazetaria; eta Imanol Zubero, EHU-UPVko irakaslea.
'El Dilema' gaur gauean izango da ikusgai, 00:05etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
us-en.