Itxi

telebista

22:30ean

'El Mundo según LND' saioak Oizko hegazkin istripua gogoratuko du

EITB

Hegazkin hondamendien inguruan arituko da Felix Linares, eta Anne Hathaway aktorea protagonista duen Passengers filma aurkeztuko du.

  • Felix Linares

    Felix Linares

'El Mundo según LND' saioak historiako une garrantzitsuak gogoratzen jarraituko du, film baten harian. Gaur gauean, hain zuzen ere, duela 30 urte Oiz mendian izandako hegazkin istripua hartuko dute hizpide. Euskadin inoiz izan den hegazkin istripu handienean 148 pertsona hil ziren. Felix Linaresek egun hartan gertatutako guztiaren berri emango du, eta informe ofizialetatik kanpo geratu ziren datuak azalduko ditu. Nola bizi izan zuten euskaldunek istripu hura?

Horrez gain, beste hainbat hondamendiren berri emango du saioak, eta hegazkinak kotxeak baino ziurragoak diren aztertuko du 'LND'k Catástrofes aéreos tartean.

Amaitzeko, hegazkin istripu batek uzten dituen ondorio psikologikoak oso argi azaltzen dituen intrigazko film bikaina eskainiko du saioak: Passengers. Pelikularen emanaldiaren aurretik, Anne Hathaway aktore protagonistaren ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko du Felix Linaresek.

'El Mundo según LND', 22:30etik aurrera, ETB2n.