01:24

telebista

Gaur

'Rekkit Untxia' marrazki bizidun telesaila estreinatuko du ETBk

A.E.

EiTB

Gaztetxoei eskainitako goizeko 'Sorgintxulo' tartean emango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaurtik aurrera 'Rekkit Untxia' marrazki bizidun telesaila hasiko da ETB1eko 'Sorgintxulo'  gaztetxoei eskainitako eguneroko tartearen barruan. Bi atal emango dira egunero, 08:30ak aldera, 'Shaun Arditxoa'ren ordez.

Rekkit eta Jay

Jayk 12 urte ditu eta Muddlety Falls hiriaren kanpoaldean bizi da bere ama eta aitaordearekin. Jayk, internet bidez, Yoshini aztiaren makiltxoa erosi du, eta honako hau dioen inskripzio bat topatu du: Untxi magikoa esnatzeko. Jayk konjurua martxan jarriko du eta hiru metroko untxi zuri bat agertuko zaio. Rekkit du izena animaliak eta magia egiteko ahalmena dauka. Yoshinirengandik ihesi dabil, hark bere esklabo bihurtu baitzuen animalia. Mutila eta untxia segituan adiskideak egingo dira eta elkarrekin ehunka abentura magiko biziko dituzte.

Animaziozko telesaila frantsesa David Michelek sortu du. Reid Harrison (Los Simpons) eta Mitch Watson (Catscratch)  dira gidoilariak, eta Jean-Louis Vandesto eta Eric Gosselet, berriz, zuzendariak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Telebista

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena