Itxi

telebista

Aurrerapena

Pumak eta Guanakoak gerran janariagatik, igandean, ‘El Conquis’ saioan

Abenturaren ekuadorrera iritsita, immunitate joko klasiko bat izango dugu ikusgai aste honetan: pista amerikarra. Hiru taldeen indarrak neurtzeko balioko du.

Guanakoen janarien zakua izango da ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko bederatzigarren ataleko protagonista. Juanitok eta Kortak hasiberrien akatsa egingo dute, eta, jokoa amaitutakoan, han bertan utziko dute ahaztuta janariz betetako zakua. Manu Maritxalarren pumek ‘oparia’ hartuko dute, abenturan sasoi honetan hain beharrezkoa den janariarekin. Bi taldeen arteko gerrak eztanda egingo du; izan ere, gorriak ez daude zakua bueltan emateko prest, beste bi kapitainen mehatxuak jaso arren.

Benetako ezustekoa, probaren amaieran

Hiru taldeetako kideen indarrak neurtzeko balioko du immunitate jokoak, batez ere emakumeena; David Secoren kondorrek beste kide bat galtzen badute, taldea deuzestatuta geratzeko itzala presente izango dute kanpamentuan.

Saioko klasiko bat izango da jokoa: pista amerikarra. Uraren tenperaturaz gain, helmugara iristeko igo beharko duten horma bertikal izugarria izango da gainditu beharreko atalik zailena. Probaren amaieran, gainera, benetako ezustekoa izango dute.

Igandean, saioa osorik

Ikusiko dugu saioak bere ekuadorrera iristen den honetan zein norabide hartuko duen. Denboraldi honetan lehen aldiz, gainera, igandean saio osoa izango da ikusgai: jokoa, bilera eta partaide bat kanporatzeko lehia.

Astelehenean, berriz, ‘El Conquis’ debatearen ordua izango da, Patxi Alonsok aurkeztuta. Abenturan kanporatutako azken kideaz gain, Yong Li euskal txinatar ospetsua ere izango da debatean.

Halaber, Irungo txinatarraz gain, Michel txiletarra zein Iban, Manu eta Toni kanporatuak ere egongo dira platoan, eta baita Amaia, Isa, Gotzon, Eneko, Laiseka eta Julen Madina ohiko tertuliakideak ere.