Itxi

telebista

22:30ean

'La llave de Sarah' filma emango du 'La Noche de…' saioak

EiTB

Felix Linaresek, gainera, Bruce Willis aktoreak bere ibilbidean izandako aldaketak aztertuko ditu, eta Hollywoodeko aktoreen suizidiorik ikusgarrienak gogoratuko ditu.

'La Noche de…'k La llave de Sarah filma eskainiko du gaur gauean, izen bereko eleberrian oinarritutako film hunkigarria. Pelikulak Frantzian izandako gertaera dramatikoenak islatuko ditu, frantziarren eta nazien arteko kolaborazioaren ondorio zuzena izan ziren gertaerak, alegia. Kristin Scott Thomas aktorea du protagonista. Felix Linaresek filma grabatzeko lanen eta aktore zerrendaren gaineko datu guztiak eskainiko ditu filma eskaini aurretik.

Horrez gain, akzio filmetan hainbat aldiz ikusi dugun Bruce Willlis aktorea hartuko du 'LND'k protagonista. Film horietako heroiak 60 urte bete berri ditu, eta oso aldaketa nabarmenak izan ditu bere ibilbidean zehar. Aldaketa horiek guztiak aztertuko ditu Felix Linaresek Las transformaciones de Bruce Willis atalean.

Bestalde, orgasmoen taberna zer den eta non dagoen aztertuko du saioak Linea caliente atalean, eta erreportaje beldurgarri batekin amaituko dute saioa.

Asko izan dira bere buruaz beste egin duten Hollywoodeko aktoreak, ospeak eta diruak ez baitute zoriontasuna ematen. Suizidio horietako asko oso ikusgarriak izan dira. La muerte os sienta tan mal atalak kasu ikusgarrienak bildu eta eskainiko ditu.

'La Noche de… La llave de Sarah', 22:30etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista