Itxi

telebista

22:10ean

'El talento de Mr. Ripley', gaur, ETB2n

Goi-mailako aktoreak protagonista dituen film hau izen bereko eleberri batean oinarrituta dago. Gainera, 2000ko Oscar sarietan 5 izendapen izan zituen.

ETB2n El talento de Mr. Ripley izango da ikusgai gaur, izen bereko Patricia Highsmithen eleberriaren egokitzapena. Anthony Minghellak zuzendu zuen filma eta Matt Damon, Gwyneth Paltrow, Jude Law eta Cate Balnchett ditu protagonista. Gainera, 2000ko Oscar sarietan 5 izendapen jaso zituen.

50eko hamarkadaren amaieran, Tom Ripleyk (Matt Damon), Manhattango enpresa batetako langile gazteak, Princeton jaka bat lortuko du jai bateanpiano-jolea lanetan aritu ahal izateko. Jai horretako etxearen jabearekin hitz egiten dagoela, bere seme Dickieren unibertsitateko lagun ohia dela esaten dio Ripleyk gizonari. Hori dela eta, Dickieren aitak mila dolar eskainiko dizkio Italiara joan eta bere semea bueltan ekartzeko. Dickie ezagutzean, bai berak bai bere neskalagunak (Gwyneth Paltrow) duten bizitmoduekin txundituta geldituko da. Apurka-apurla, Dickierengatik adiskidetasuna baino gehiago sentitzen duelaz ohartuko da Ripleyk. Bere sentimenduak plazaratzeko behartuta ikusten denean,  bere bizitza aldatuko duen erabakia hartu beharko du.

Gaur, 22:10ean, El talento de Mr. Ripley, ETB2n.